martes, 26 de octubre de 2010

joan zinenetik...

egunak ez dira berdinak. Badakit bizitza aurrera doala eta zorionez (edo batzutan zoritxarrez)bidea ere bai. Horrek ez du esan nahi gauzak ahaztu egiten ditugula, baizik eta haiekaz bizitzen ikasten dugula.
Maitasuna, adiskidetasuna... joan etorri ugariren iturri dira, tristura eta alaitasunaren iturri.
Agurrak batzutan ez ditugu aukeratzen eta askotan ez daukagu agur esateko aukerarik...

Ez dakizu zenbat behar zaitudan eta ez dakizu zein gogorra dan oraindik zu ez zaudela onartzea...

Behin zin egin nuen zuregana joango nintzela, beno, zuregana ez... zure gorpua "lo" dagoen lekura... baina urtetxo batzuk igaro dira eta oraindik ez ditut beharrezko indarrak...

Gaur autobusean zure irudia etorri zait burura... irudi alaia ta gozoa zan... ilusioz beteriko irudia...

Badakit ez zaudela hemen, baina aldi berean, badakit nirekin zaudela.

Nire bizitza hortxe doa... nagusi egiten gaude, egunak aurrera doazen heinean, inozentzia galtzen goaz... Urte arraroa izan da, alde batetik izugarri ona ta bestetik nahiko txarra... baina abesti bat dioen moduan "Ez gaitu inork geldituko"

Bihar beste egun bat izango da, baina oroitzapen idatzi bat, gaur, zuretzat.

Zauden lekuan zaudela, etxetik zerura...

Gabon! MZ!!!!